FICABek baditu saridunak
Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXII. ekitaldia egin zen iragan astean, eta lehiaketak baditu saridunak dagoeneko.

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XXII. ekitaldia egin zen iragan astean, hilaren 14tik 19ra, eta lehiaketak baditu saridunak dagoeneko. Honakoak dira:
Zinemaldiko Sari Nagusia:
- Les Etrusques, una civilisation mystérieuse de Méditerranée. Alexis de Favitski.
Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria:
- L’Appia a minturnae. Il videodiario Di Scavo. Gianmatteo Matullo.
Publikoaren Sari Berezia:
- El sueño de la vida eterna. Javier Trueba.
Hezkuntza Saila Saria:
- The antikytera cosmos. Martin Freeth.
Aipamen berezia:
- Arte paleolitoa argitara. Alaitz Otxoa de Eribe.