'Ene Kantak' emanaldia ikusteko azken sarrerak larunbatean salduko dituzte
14:00etatik aurrera, Kultur Etxeko auditorioan egongo dira eskuragarri. Haurrentzako emanaldia Itsas Etxean eskainiko dute, 16:00etan eta 18:00etan.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenaren arabera, larunbateko “Ene Kantak: emozio festa” ikuskizunerako azken sarrerak larunbatean bertan jarriko dira salgai, eguerdiko 14:00etatik aurrera, Kultur Etxeko auditorioan.
“Ene Kantak” ikuskizuna birritan eskainiko dute larunbatean, arratsaldeko 16:00tan eta 18:00etan, Itsas Etxeko Auditoriumean. Larunbatean, bi saioetarako sarrerak batera salduko dira, 5 euroren truke. Haurrentzako euskarazko abesti eta dantzak uztartzen dituen ikuskizuna da “Ene Kantak”. Esteka honetan sakatuta, emanaldiaren ibilbidea kontsultatu daiteke.