Egitarau oparoa Larreaundi-Olaberriako Euskararen Egunean
Bizilagunek mural margoketan, jolasetan edo hizki zopa txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Auzo elkartearen jarduerak ostiralean hasiko dira.
Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Bada, Irungo Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkarteak egitarau oparoa antolatu du. Gainera, ekimenak aste honetan hasiko dira, larunbatean (hilaren 26an) hain zuzen ere. Auzo elkartearen hitzetan, jardueron helburua “gure auzoan euskarari leku duinago bat egitea” da.
Hona hemen Larreaundi eta Olaberriako auzokideek antolatu dituzten ekimenak:
Azaroaren 26a, larunbata
- Goizeko 10:30ean, Eguzkitza kaleko markesinan (Kutxan): Euskararen aldeko auzo-mural margoketa, Xabat Santamariarekin.
Abenduaren 1a, osteguna
- Arratsaldeko 17:30ean, auzo elkartean: Haurrei zuzendutako ipuin kontalaria, Pello Añorgarekin.
Abenduaren 3a, larunbata
- Goizeko 11:30ean, Farmaziako plazan: Euskarazko materialen bigarren eskuko azoka, Eguzkitza BHIk antolatuta.
- Arratsaldeko 16:30ean, Eguzkitza HH eta LHn: Bingoa (axota norberak eraman behar ditu).
- Arratsaldeko 17:30ean, Eguzkitza HH eta LHn: Talde arteko hizki zopa txapelketa eta haur jolas kolaboratiboak.
- Arratsaldeko 19:00etan: “Euskarak saria du” zozketa eta txokolatada. Ondoren, Zintzur bustitze musikatua.