EAJk ostegunean inauguratuko du bulego berria
Era berean, "Hondarribia eginez 2023-2027" prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte ekitaldian, bulegoaren zeregina izango baita.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/11/eaj-hondarribia-bulego-berria.jpg)
Hondarribiko EAJk ostegun honetan (hilaren 24an) irekiko du Matxin Arzu kaleko bulego berria, anbulatorio aurrean. Bulego berriaren eginkizuna “Hondarribia eginez 2023-2027” prozesua koordinatzea izango da. Horregatik, ostegunean bertan 18:30etik 20:30etara aurkeztuko dute egitasmoa.
Inaugurazio ekitaldian Gonzalo Carrion alkategaiak herritarren eta elkarteen eskaera zein proposamenak jasoko dituzte. Era berean, ekitaldi horretan harremanetarako komunikazio-bideak, sistema eta prozesuaren lehen urratsak ezagutaraziko dituzte.