Antzerkia itzuliko da Amaia KZra
Glu Glu Produkzioak 'Munduari itzulia 80 egunetan' ikuskizuna emango du euskaraz hilaren 26an, hiru eta bederatzi urte arteko gaztetxoei zuzendua dagoena.
Antzerkia bueltan da Amaia KZn. Larunbatean, hilak 26, 19:00etan, Glu Glu Produkzioak ‘Munduari itzulia 80 egunetan’ ikuskizuna emango du euskaraz. Emanaldiak 59 minutuko iraupena izango du, eta hiru eta bederatzi urte arteko gaztetxoei dago zuzendua, familia giroan disfruta dezaten.
Sarrerek bost euroko prezioa dute, eta ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira: Irungo Udaleko webguneko sarreren atalean, Luis Marianoko turismo bulegoan eta Amaia KZko leihatiletan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.