San Martzial kalea itxita dago, zuhaitz baten erorketagatik
Eguerdian zuhaitz bat erori da San Martzial kalean eta suhiltzaileak ohiko egoerara itzultzeko lanetan dabiltza.
Zuhaitz bat erori da euriteen ondorioz San Martzial kalean eta itxi egin dute karrika trafikoarentzat, Irungo Udalak jakinarazi duenez. Ez dela zauriturik egon azaldu du Jose Antonio Santano alkateak.
Kalea egokitzeko lanetan dabiltzala suhiltzaileak adierazi dute eta ahalik eta azkarren berriz ireki nahi dute.