10 milioi eskatu ditu EH Bilduk Pequeña Velocidadentzat
Frankismoko kontzentrazio esparrua berreskuratzeko Espainiako Gobernuaren aurrekontuetan negoziatzen ari da EH Bildu.
Pequeña Velocidad, frankismoko kontzentrazio esparrua berreskuratzeko 10 milioi euro eskatu ditu EH Bilduk Espainiako aurrekontuetan. Irun presente dagoela aurrekontuen negoziaketan adierazi du koalizio abertzaleak. “EH Bildurentzat Irun lehenetsi behar da”.
Azkeneko udalbatzetan Via Irun proiektuari lotutako zuzenketak onartu ziren eta horietan esparrua botatzea aurreikusi dute. Hori horrela, abertzaleek Aduana eraikina eta inguruko eraikinak udalaren esku izatea galdegin dute.
Udalbatzan EH Bilduk hartutako hautua oroitu dute. Pequeña Velocidad botatzeko bozketan kontra zeudela adierazi zutela diote ,eta era berean, Via Irun proiektua balioan jartzen dutela: “Irungo etorkizuna ezin da iragana eraitsiz eraiki: Frankismoa pairatu zutenen omenez, horrelako eraikinak mantentzeko ahalegina egin beharko genuke; memoria historikoaren mesedean.
Aste hauetan ari dira Espainiako Gobernuaren aurrekontuak negoziatzen eta aurrera joan ahala berri gehiago izatea espero du Irungo koalizio taldeak.