Enpresa eta jasangarritasuna, VII. Irun Open Innovationen
Abenduaren 1ean izango dira jardunaldiak Ficoban. Kanpoko hizlariez gain, Irungo Julene Iraola eta Julen Urtxegi Wave Back Proyectekoak izango dira bertan.
Zazpigarren Irun Open Innovation aurkeztu dute gaur udaletxean Miguel Angel Paez alkateordeak eta bertan hizlari gisa parte hartuko duen Julen Urtxegik, Wave Back Proyecteko sortzailea Julene Iraolarekin batera.
Abenduaren 1ean izango da aurtengo hitzaldi jardunaldia Ficoban eta presentzialtasunera itzuliko dira. Ardatz izango dute gaiak jasangarritasuna eta berrikuntza izango dira eta jardunaldi hauen helburua enpresa sarea modernizatzea eta berrikuntza sustatzea dira, aukera berriak sortzeko.
Hasiera ekitaldia Jose Antonio Santano alkateak egingo du eta itxierakoa Paez alkateordeak. Horiez gain, hizlariak honako hauek izango dira:
- Jesus Alquezar. Europako Batzordeko ingurumen zuzendaritza nagusiko analista sozioekonomikoa.
- Carolina Blazquez. Ecoalfeko berrikuntza eta jasangarritasun zuzendaria.
- Amaia Rodriguez. Gravity Wave star up sozialeko CEOa.
- Julene Iraola eta Julen Urtxegi. Wave Back Proyect.
Bertaratzeko izena eman behar da, doan, udalaren orrialdean. Jardunaldiak 09:30ean hasiko dira eta 13:30ean bukatu.