53km egin zituen langileak kamioiarekin eta 20.491 euro ordaindu beharko dio Excavaciones Imanol Lasa enpresak lan arriskuagatik.
Istripurik ez zen gertatu langileak egin zituen 53 kilometroetan baina EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du baimenik gabeko kamioiak arriskuen prebentzioaren arloko araudia urratzen duela, bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidea urratuz ere.
Gidaldia nahiko luzea izan zela dio auzitegiak arriskua izateko, eta gainera, nabarmendu dute matxurak antzeman zizkiotela kamioari. Baina, kalte ordaina neurtzeko ez dute aintzat izan gertakizun hau soilik, aurretik kondenatua izan dela enpresa ere kontuan izan dute. “Baimendutako Gehienezko Pisua gaindituz kargatzeagatik”.
Bidelagun Fundazioak eta ELAk positiboki baloratu du epaia. “Osotasun fisikorako eskubidea balioesten baitu, istripu bat gertatu beharrik gabe, arrisku hutsa izateagatik”.