Artaleku kalea trafikoari itxita, azaroaren 23tik aurrera
Bertan egiten ari diren urbanizazio lanak dira itxieraren arrazoi eta lau astez egongo da horrela, gutxi gorabehera.
Azaroaren 23tik aurrera trafikoari itxita egongo da Artaleku kalea, bertan egiten ari diren urbanizazio lanengatik.
Mozketak kiroldegiko aparkalekuari eragingo dio, ezin izango delako bertan aparkatu lan horiek iraun bitartean, gutxi gorabehera lau astez. Seinalizazio ezberdinak jarriko dituzte Pikoketa karrikan eta Colon pasealekuan itxieraz abisatzeko.
Bereziki Artaleku kaleko 1 eta 3 zenbakietako garajeetan izango du eragina trafiko aldaketak, baita ere anbulatoriora doazen ibilgailuei. Asteazkenetik aurrera Gipuzkoa etorbidetik sartu beharko dira, oinezkoekin partekatutako bide edo kalea erabiliz. Irteerak bere horretan segituko du eta lehentasuna izango du.