Eskualdeko osasun etxeetako bi langilek hitza hartuko dute
Osasun publikoaren narriaduraz arituko dira Osasun Bidasoa plataformak eta Landetxa auzo elkarteak deituta.
Bidasoko osasun publikoaren narriaduraz hitz egiteko solasaldia antolatu dute Osasun Bidasoa plataformak eta Landetxa auzo elkarteak. Azken elkarte honen espazioan elkartuko dira azaroaren 18an, 18:30ean. (Bizkaia kalea, 15. zenbakia).
Bi hizlari bertaratuko dira, Manel Ferran, erdiguneko anbulatorioko familia medikua, eta Maria Jesus Alfonso, Bidasoa ospitaleko erizaina.