"Biktimak gogoan izateko eta hausnartzeko" leku bat eskatu du PSE-EEk
Hondarribiko Bretxa, toki historiko izanik, bertan kokatzea proposatu dute.
Hondarribiko PSE-EEk, Memoriaren eguna dela probestuz, “biktimak gogoan izateko eta hausnartzeko” leku bat ezartzea eskatu du. Hondarribiko Bretxa da horretarako proposatu duten kokagunea. Halaber, adierazi dute beste zenbait herrietan “memoria demokratikoaren balioa eta elkarbizitza justu eta biolentziaren deslegitimazioa indartzen” duten guneak ezarri dituztela jada. Hortaz, Hondarribian ere ezartzeko eskatu dute.