Manifestazioa deitu du M8 asanbladak, azaroaren 25erako
Hendaiako Herriko plazatik hasiko da mobilizazioa, eta Irungo epaitegietan bukatuko da.
Justizia feminista aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du M8 Asanblada feminista Bidasoak, indarkeria matxistaren kontrako egunerako (azaroak 25a da). Euskal Herriko Mugimendu Feministaren leloari atxiki dira.
Hendaiako Herriko plazatik abiatuko dira, 17:30ean; Hendaiako Administrazio Atxikipeneko Zentrora (Joliot Curie karrika) 18:00etan iritsiko dira; Santiago zubian 18:15etan egongo dira, eta amaiera Irungo epaitegietan izango da, 19:00etan.