Haurtzarotik irakurzaletasuna sustatu nahi duen talde batek jarri du martxan. Lehen elkartzea, azaroaren 15ean izango da.
Haurrengan, heldu baten laguntzaz irakurzaletasuna bultzatzeko lanean dabiltza Larreaundi-Olaberria auzo elkartean. Asmo horretan jarduera bat antolatu dute azaroaren 15erako (asteartea da), eta aurreratu dute gehiago egiteko gogoa dutela.
Lehena, Iraun haur eskolan (Konpostela kalea, 1) egingo da, 17:00etan. Bertan, liburu baby kluba izango da eta haurrei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa eskainiko da. Gutxienez heldu baten laguntzarekin joan behar da eta 0 eta 5 urte bitarteko txikiei zuzenduta dago saioa.
Helburuetako bat bada haurtzaroan literaturarekiko, musikarekiko eta artearekiko interesa piztea da eta ipuinen bidez egin nahi dute hori. Mestiza elkartea arduratuko da horretaz eta euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz ariko dira. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.