Bigarren autobus linea guztiz elektrifikatzen ari dira
Dagoeneko L-1 linea elektrifikatuta dago eta bigarren erabiliena falta zelako, lanei ekin diete.

Irunbuseko bigarren linea, Katea auzoa erdigunearekin lotzen duena, guztiz elektrifikatzen amaitu nahi dute. Horretarako autobusak azkar kargatzeko azpiegitura jartzeko lanekin hasi dira, suhiltzaileen ondoan. Bost hilabetetan bukatu behar ditu lanak Proyecyos y Montajes Electricos LDO SL enpresak.
Lan horiek 317.098,26 euroko aurrekontua dute. Europatik diru laguntzak jasoko dituzte, 1.250.000 eurokoak. Horietatik 800.000 euro, autobusak erosteko, eta 450.000 euro karga sistemarako. Azken kopuru honen 157.500 euro orain hasi diren obretara bideratu dituzte, eta 342.000 euro autobus barruko ekipamendua digitalizatu eta modernizatzeko erabiliko dituzte.