Bukatu dituzte Txiplao industrialdeko lanak
Txiplao Hondarribia Kalez Kale Hobetzen programak biltzen dituen bost guneetako bat da.
Mugikortasun justuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea helburu duen programa da Hondarribia Kalez Kale Hobetzen, finean hondarribiarrak “hobeto mugitzen” lagunduko dituena. Gainera, Agenda 2030 Ekintza planean txertatuta dauden helburuekin bat egiten du. “Auzoen oreka bilatzen du, eta gure hiria kontserbatu, mantendu eta berritzearen aldeko apustua egiten du” azaldu zuen atzo Txomin Sagarzazu alkateak Txiplao industrialdean burutu diren lanak ezagutarazteko egindako aurkezpenean.
Programaren barruan burutu den azken lana da Txiplaokoa. Aurkezpenean, Gonzalo Carrionek, bertan egin diren lanak azaldu zituen: udako hilabeteetan espaloiak zabaldu eta aparkalekuen espazioa berrantolatu zen. Urrian, ordea, errepidea berrasfaltatu eta margotzeari ekin zioten.