'Kalez Kale Hondarribia hobetzen' Baserritar Etorbidera helduko da
Bihartik aurrera trafiko aldaketak egongo dira Baserritar Etorbidean. Proiektuak hiru aste iraungo ditu.
Orain arte Nestor Basterretxea kalean aritu dira egokitze lanak egiten. Horiek amaituta, bihartik aurrera, Baserritar Etorbideko lanei ekingo diote.
Hori dela eta etorbideko ezkerreko erraila (hondartzaruntzgo zentzuan) itxita egongo da. Autoek, hortaz, Bera eta Juan Inazio Iztueta kaletik joan beharko dute eta Aspune kaletik jaisten direnek Juan Inazio Izueta kaletik irten beharko dute.
Lanok amaitzen direnean (hiru astetan amaitzea aurreikusten da) Baserritar Etorbidea osoki zabalduko da, zirkulazioa bere horretara itzuliz.