Liburutegiko ikasgelen ordutegia luzatu dute
Hurrengo urteko otsailaren 23ra arte ordutegi zabalagoa izango du liburutegiak. Egun batzuen salbuespenarekin.
Sasoi honetan egin ohi duten gisan, ikasgelen ordutegia luzatu dutela jakinarazi du CBA udal liburutegiak. Azaroaren 5etik 2023ko otsailaren 12ra arte izango da luzapena.
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara; igandeetan: 09:00etatik 13:00etara.
Epe horren barruan, salbuespenak egongo dituzte. Abenduaren 7 eta urtarrilaren 7an, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara egongo dira irekita ikasgelak; abenduaren 4an eta 31n (larunbatak biak) goizez bakarrik irekiko da, 09:00etatik 13:00etara, eta abenduaren 6an, 8an eta 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an ikasgelak itxita egongo dira.