Hondartza kiroldegiko langileak grebara
Lan hitzarmena berritu ezean hiru eguneko greba egingo dute Hondartza kiroldegiko langileek.
Kirolzer enpresarekin hitzartuta zuten lan hitzarmena 2021eko abenduan iraungi zen. Ordutik hainbat saiakera egin dituzte Hondartza kiroldegiko langileek hitzarmen berri bat sinatzeko, baina egindako bilera guztiak “antzuak” izan direla azaldu du ELA Sindikatuak. Negoziaketak aurrera egin ezean, hiru eguneko greba egingo dute (hilak 16, 17 eta 18an). Egun horietan kiroldegia itxi egingo dela jakinarazi dute, eta ordurako hitzarmena berrituko ez balitz, gehiago izango direla ziurtatu dute.