Asfaltatze kanpainak aurrera darrai aste honetan
Gaurtik aurrera, Lepanto kalea eta Julian Sanchez parkea hobetuko dituzte. Horrez gain, hiriko hainbat puntutan ere bideko zuloak konponduko dituzte.
Asfaltatze kanpainaren barruan, Irungo Udaleko Obra arloak jakinarazi du, gaur, asteartea, Lepanto kalea asfaltatuko dela, Lezo kalearen bidegurutzearen altueran. Asfaltatze kanpaina abiatu zenetik, hiriko zenbait kale hobetu dira: Ramon Iribarren, Legazpi, Antonio Valverde, Maria Juncal Labandibar, Harugarrieta eta Zuberoa. Kanpainaren hurrengo geltokiak honakoak izango dira: Muñogaña kalea, Lapitze kalea (iragarritako Txinzerren lanak bukatzen direnean), eta Anaka kalea.
Asfaltatzeko lantaldea Lepanto kale inguruan dagoela aprobetxatuz, zoladura hobetzeko lanak egingo dira Julian Sanchez parkean. Lan horiek aste osoa iraungo dute, eta parkea itxita egongo da mantentze lan horiek egin bitartean.
Lan horiez gain, urtero hiriko hainbat puntutan bideko zuloak asfaltoarekin konpontzeko egiten diren lanen barruan, konponketa lanak egingo dituzte Irungo zenbait lekutan. Lan horiek ez dute eragin handirik izango zirkulazioan, eta seinalista bidez adieraziko dira aldaketak. Honako lekuetan aurreikusi dituzte lanak:
Hilak 8, asteartea:
- Patricio Arabolaza.
- Dario de Regoyos.
- Salis hiribidea 13.
- Pierre Loti.
- Lekaenea kaleko oinezkoentzako sarbidea.
Hilak 9, asteazkena:
- Javier Esteban Indart.
- Jose Eguino
- Pagogaina.
- Errotaundi.
Hilak 10, osteguna:
- Auzolan kaleko zuzengunea.
- Elizatxo autobus geltokia.
- Andrearriagako autobus geltokia.