Lehenengoz, proposamen serio bat jaso dute garbitzaileek
Gaur goizean, garbitzaileen eta enpresaren arteko hamargarren bilera gauzatu da. Haren aurretik hiru alderdiak udaletxean bildu dira. Udal Gobernu taldeak, "zezena adarretatik heldu eta bete" egin du.
Gaur goizean garbitzaileen eta enpresaren arteko hamargarren bilera gauzatu da. Nahiz eta “zenbait kontutan iritzi ezberdina izan”, lehenengoz, proposamen serio bat jaso dutela jakinarazi du ELA Sindikatuak. Garbitzaileentzat ezinbestekoak diren klausula batzuk ezartzearen kontra dago enpresa eta horiek negoziatzen jarraituko dutela ziurtatu dute.
Bestalde, atzoko osoko bilkuran alkateak esandakoa egi bihurtu da. Gaur goizean PRECOko bileraren aurretik, hiru alderdiak udaletxean bildu dira lehenengo aldiz. Azkenean, bakoitzak bere erantzukizunei heldu diela iritzi du sindikatuak. Hala, Udal Gobernu taldeak, “zezena adarretatik heldu eta bete” egin duela esan dute.
PRECOko hurrengo bilera azaroaren 3an izango da.