Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Trantsizio ekologiko justua aldarrikatzera egin du dei Sortuk

Azaroaren 12an manifestazioa egingo dute Bilbon, oligopolioek kontrolatu gabeko energia ereduaren alde.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2022/10/28

Irungo Sortuk Repsol edo Iberdrolaren tankerako konpainia energetiko handien jarduna salatu du. Harropuzkeria, elkartasun falta eta diruzalekeria egotzi diete.

Oraintxe sumatzen den ekonomiaren inflazioa aipatu dute. Hori horrela, iaz, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak 4,24 milioi euro irabazi zituela diote, egunean 11.600 euro litzateke. Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak ere irabazi nabarmenak izan ditu, 13,2 milioi euro irabazi ditu, egunean 36.160 euro.

Gizartea pobretzearen arduraduntzat jo dituzte eta haien asmo bakarra dirua egitea dela deitoratu dute. Gainera, ez daudela prest zerga gehiago ordaintzeko adierazi zutela oroitu dute, “inozo deitu digute”. Ankerra izan behar dela jarrera hori edukitzeko uste dute, gehienek gero eta gutxiago dutenean.

Errotik egin behar den aldaketaren alde dago Sortu; energia trantsizio justua eta demokratikoaren bidea defendatu dute. Horretarako, energia sektorean “berehalako” esku hartzea galdegin dute. “Herritarrek eta enpresa txiki eta ertainek energiagatik prezio justua ordaintzeko, gutxi batzuek denon kontura negozioa egitea galarazteko, berriztagarrietan oinarritzeko, CO2 isuriak gelditzeko eta oligopolio handiek nuklearra eta gasa bezalako energiak berdez ez margotzeko”.

Energia burujabetza ere proposatu du talde abertzaleak, hau da, Euskal Herrian ekoiztea bertan behar den energia. Izan ere, egun, energia ia guztia inportatu egiten da, zehazki, EAEn, %90a eta Nafarroan %79a. “Menpekotasun horrek gure herria zaurgarri egiten du, orain ikusten ari garen bezala”.

Oligopolioen interesetatik at, energia beharrak planifikatu eta berriztagarrietan oinarritutako trantsizio energetikoaren alde borrokatzeko deia egin dute. “Olatu bat altxa behar dugu”. Itsaso hori astintzeko azaroaren 12an manifestazioa egingo dute Bilbon, EH Bilduk deituta eta Abante leloarekin.

Autobusak antolatu dituzte manifestaziora joateko. Informazio osoa, esteka honetan.

Erlazionatutako edukiaEH Bilduk autobusak antolatu ditu azaroaren 12an Bilbora joateko
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.