Egoiliarrek soilik aparkatu ahalko dute erdiguneko kale batzuetan
Karrika nagusiaren ingurua oinezkoentzat izateko lanak egiten ari dira eta bertan bizi direnek soilik ahalko dute aparkatu.
Osoko bilkura luzea izan da gaurkoa, eta batez ere, Via Irun 30 planari buruz hitz egin badute ere, erdiguneko karrika batzuetan TAO egoiliarrentzako eremu esklusibo izendatu dituzte.
Joaquín Gamón kalea, Pikoketa eta Aldapeta kaleen arteko zatian; Pikoketa kale osoa, Aldapeta kalea, Karrika Nagusia eta Berrotaran kalearen arteko zatian, eta Karrika Nagusia, Pikoketa eta Olazabal y Rameri kaleen arteko zatian.