Osasuna eta lana hizketagai, udalaren jardunaldi batean
Atalaia hotelean egingo da azaroaren 4ean, gosari formatuan. Hiru hitzaldi dira eskainiko dituztenak.

Laneko osasunari buruzko ekitaldi bat antolatu du udalak azaroaren 4erako, Atalaia hotel eta jatetxean, Enpleguaren eta Sustapen Ekonomikoaren aldeko Itunaren baitan.
Gosari formatuko jardunaldi bat izango da, 09:00etan abiatuko da eta 10:30ean amaitu. Aditu ezagunen hitzaldiak egongo direla azaldu dute eta sektore bakoitzeko profesionalek gidatuko dute osasuna eta ongizatea ardatz duen jardunaldia.
Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuetako bat dela azaldu du Miguel Angel Paezek, Ekonomia zinegotziak. Kontua ez dela hutsala nabarmendu du eta aztertu nahi dutela zer erronka dituen egungo gizarteak alor horretan langileei, administrazioei eta enpresei dagokienez.
Egitaraua
– Ongietorria, Irungo Udaleko Ekonomia eta Ogasuneko ordezkari Miguel Ángel Páezen eskutik.
– Edad y longevidad. Retos para las organizaciones, Deusto Business Schooleko katedradun Olga Riveraren eskutik.
– Vigilancia y promoción de la salud y gestión de la edad en la prevención de riesgos laborales, OSALANeko Laneko Osasunerako Unitateko laneko mediku María Teresa Bahillo del Ríoren eskutik
– Herramientas para la gestión de la edad en la prevención de riesgos laborales, Iruzurraren kontra Borrokatzeko Espainiako Bulegoko Lan Transnazionalaren esparruko Iruzurraren kontrako Borroka Koordinatzeko Unitate Bereziko buru Manuel Velázquez Fernándezen eskutik.
Moderatzailea: ieTeam aholkularitza enpresako kide Amaia Zubizarreta Interesdunek doan eman dezakete izena, 943 505 338 telefono zenbakira deituta, edo irunon@irun.org helbidera idatzita.