Gitarra eta organoaren kontzertu berezia, bihar
Biharko egunez Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren hogeigarren urteurrena ospatuko dute Hondarribiko Parrokian.
Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdiak hogei urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko kontzertu berezi bat eskainiko dute bihar Hondarribiko Parrokian. Gitarra eta organoa uztartzen dituen kontzertu berezia izango da, oso gutxitan batzen baitira bi musika tresna hauek.
Francisco Javier Jimenez Martinez, Leongo Katedraleko organo jolea eta Javier Garcia Moreno, Malagako Goi Mailako Kontserbatorioko gitarra jolea izango dira kontzertuko protagonistak. Emanaldian kanta ezagunak joko dituzte: Aranjuezeko kontzertua (adagio), Rodrigo Fantasía para un Gentilombre eta Rogrigo Concierto en re M Vivaldirena.
20:00etan emango diote hasiera kontzertuari. Sarrera doan izango da.