Hodi batzuk aldatuko dituzte Lapitzen
Asfaltatze lan batzuk egingo dituzte hurrengo astean Lapitzen, eta Txinzerrek hodi batzuk aldatzeko probestuko du.

Txinzerren eta udalaren artean bi obra egingo dituzte Lapitzen. Ura moztuko dutela aurreratu du Txinzerrek, baina egingo dutenean bizilagunei abisatuko dietela.
Udalak hobekuntza lanak egingo ditu espaloi eta zebrabideetan eta lauza erliebedunak jarriko dituzte. Alarde kalearen bidegurtzean hasi eta etxebizitza berrien inguruan berritzen ari diren punturaino, zehazki, Freire jeneralaren kaleraino.
Lan horiek egin aurretik, Txinzerrek urak banatzeko hoditeria berritzeko lanak egingo ditu, azaroaren 2tik aurrera. Horretarako, Lapitze kaleko zenbaki bikoitien espaloian, ur banaketa zuntz zementuzko eta burdinurtu grisezko hodiak ordezkatuko dituzte.
Freire jeneralaren kalean, Lapitze kalearen bidegurutzean, 1 eta 3 zenbakien artean 50 metro hodi ordezkatuko dituzte. 14 etxeren hartuneak ere berrituko dituzte.