Berdintasunaren V. Planaren zirriborroa onartu dute
Zuzenketak egiteko epea zabaldu da, azaroaren 21era bitarte. Elkarrekin Podemos taldeak eman du honen berri.
Berdintasunaren V. Planaren zirriborroa onartu zela atzo Lan Batzordean jakinarazi du Elkarrekin Podemosek. Hilabete luzeetan landutakoa dela adierazi dute, udaleko arlo ezberdinen, emakumeen kolektiboen, berdintasuna sustatzen duten gizarte kolektiboen, hiriaren egiturako esparru estrategiko desberdinetako eragileen eta sakotariko diskriminazioa jasaten duten kolektiboen artean.
Parte hartzaileak honako hauek izan ziren: Irungo Hiritar Foroa, Bidasoa Bizirik, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Gaurko Andreak, Su Txikian, Txingudiko Elkarte Feminista, Argoiak, EAJ- EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta Berdintasunerako ordezkaria bera.
Batzordeko kide gehienen babesa eduki duela adierazi dute, eta Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak zuzendu zuen batzordea. Bertan, bozketa bat egin zuten eta honako galdera hau izan zen planteatutakoa: ‘Hau al da partaidetza prozesuaren ondoriozko dokumentua, gaurko bilkuraren ekarpenekin batera, Berdintasunaren V. Planari buruzko espedienteari erantsiko zaiona?’.
Hiru bakarrik abstenitu ziren: Uxoa, PSE-EE eta PP, udal taldeen aldetik egingo den ekarpen prozesuaren zain daude. Aipatzekoa da bakar bat ere ez zela testuaren aurka agertu.
Ekarpenak egiteko tartea zabaldu da eta azaroaren 21ean bukatuko da. Orduan, talde politikoek zuzenketak egin ahalko dituzte. Elkarrekin Podemosek ez du zuzenketarik egingo eta ontzat emango du aurkeztutako testua.
Emakundera abenduaren 1ean bidaliko dute eta administrazio izapidearekin bukatuko dute orduan, Osoko Bilkuran onetsi aurretik.