22:00etan argiak itzaltzeko deia egin du udalak
Energia aurrezteko munduko eguna da gaurkoa eta 22:00etan argiak itzali eta kandela batekin ateratzea eskatu du udalak.
Energia aurrezteko munduko eguna da gaurkoa eta udalak Bidasoa bizirikekin elkarlanean egunerokoan energia erabiltzen den moduaz kontzientziatzeko jarduerak antolatu dituzte. ‘Itzaltzen duzunean, zerbait argitzen da’ da leloa eta urriaren 17tik 23ra bitartean egingo da.
Gaurkoa ekintzarako eguna izango da eta 22:00etan argia 5 minutuz itzali eta balkoi eta leihoetara kandela piztu batekin irteteko deia egin du udalak, “energia aurreztearen garrantziaz kontzientziatzeko”.
Bestalde, astronomiaren gaineko jarduera bat egingo dute gaur 21:00etan Palmera Montero gunean, Aranzadi Zientzia elkartearen eskutik. Zer egiten duzu energia aurrezteko? galderari erantzun ziotenak eta Bidasoa biziriken egitasmoa parte hartu dutenei luzatutako deia da.
Gaurko ekintza horiez gain, udala eta Bidasoa bizirik elkarlanean dabiltza eskualdeko Energia Plana prestatzen. Xede dute eskualdeko ekintza bideratzea eta kontrastatzea, ondoren aldundiarekin, udalarekin eta esparru horretako bertako beste eragileekin koordinatzeko.