Asfaltatze kanpainak aurrera darrai
Harmugarrietako lanak bukatuta, Letxunborro eta Nafarroa hiribidetan izango da asfaltatze kanpaina datozen egunetan bidea egokitzen.
Irungo Udaleko Obra sailak jakinarazi du asfaltatze kanpainak aurrera jarraituko duela datozen egunetan. Oraingoan, Letxunborro hiribidearen zati bat asfaltatuko da, Cafe Iruneko biribilgunearen eta suhiltzaileen biribilgunearen artean, bi noranzkoetan. Zirkulazioa ez da guztiz etengo, uneoro egongo baita gutxienez errei bat irekita noranzko bakoitzean. Asfaltatze lanak gauez egingo direla iragarri du udalak, zirkulazioari ahalik eta gutxien erasateko. Hilaren 23tik 24rako gauean hasi eta 24tik 25erako gauean bukatzea aurreikusten da, hau da, igandea eta asteartea bitartean egingo dira lanak.
Bestalde, asteartetik asteazkenerako gauean, Nafarroako hiribideko biribilgunean hasiko dira lanean, Dunboako anbulatorioaren ondoan. Lan horiek gaueko 21:00etan hasi eta gozieko 07:00etan bukatuko dira, gutxi gorabehera. Kasu honetan, trafiko aldaketak egon daitezkeela zehaztu du udalak. Aldaketarik balego, seinalista bidez antolatuko litzateke zirkulazioa.
Asfaltatze kanpaina abiatu zenetik, hiriko hainbat kale hobetu dira: Ramon Iribarren, Legazpi, Antonio Valverde, Maria Juncal Labandibar eta Harmugarrieta. Asfaltatze kanpaina, baina, ez da hor etengo, honako lekuetan ere egongo baitira:
- Lepanto kalea.
- Muñogaña kalea.
- Zuberoa kalea.
- Lapitze kalea.
- Anaka kalea.
Lanen enpresa esleipenduna Asfaltos Urretxu SA izan da, eta 510.000 euroko aurrekontua izan dute, sei hilabeteko exekuzio epearekin.