'Semea pixka bat motelago dabil soilik' lana aurkeztuko dute larunbatean, Itsas Etxea Auditoriumean.

Larunbatean (hilak 15) ‘Semea pixka bat motelago dabil soilik’ lana aurkeztuko dute Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Tantaka Teatroak produzitutako antzerkiak mugikortasun murriztua duen 25 urteko seme baten historia izango du ardatz. Euskaraz familian gozatzeko aproposa izango da.
Sarrera orokorrak 8 euro balio dute, 18 urtetik beherakoentzat, berriz, 4 euroan izango dira salgai.