Sarah Grandesek erakusketa bat antolatu du
Irundarrak Miren Gonzalez tolosarraren erakusketa bat dakar. Larunbatean zabalduko da, Grandesen Hache Art Estudio et Galerie espazioan.

Uda bukatuta, erakusketa berriak antolatzen hasi da Sarah Grandes artista irundarra Irungo Aureliano Lopez de Becerra kalean duen Hache Art Estudio et Galerie espazioan. Oraingoan, Miren Gonzalez Goikoetxea artista tolosarraren erakusketa bat egongo da ikusgai. Inaugurazioa larunbatean izango da, hilak 8, 19:00etan, eta bi hilabetez bisitatu ahal izango da, abenduaren 9a arte.
Astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara egongo da irekia galeria, eta asteazken eta ostiraletan, berriz, 10:30etik 13:00era. Ordutegi horretatik at ere bisitatu ahal izango dela azaldu du Grandesek. Horretarako, 695 78 56 74 telefonora deitu beharko dute interesdunek.