Antzinako Egipto izango dute hizpide ostegunean

Aurten 100 urte beteko dira Tutankamonen hilobia aurkitu zutenetik. Horren harira, Oiasso Museoak hainbat jarduera antolatu ditu. Horietako bat da osteguneko hitzaldia.

Aurten 100 urte beteko dira Tutankamon faraoiaren hilobia aurkitu zela, historiako aurkikuntza arkeologiko ospetsuenetako bat izan dena. Hori dela eta, Oiasso Museoak hainbat jarduera antolatu ditu urtean zehar, eta horietako bat, ostegunean egingo da.
 
Jose Ramon Perez-Accino Picatoste Antzinako Historian doktoreak Antzinako Egiptoren inguruko hitzaldi bat egingo du: “Nuevos hallazgos en el Valle del Escondite Real (Luxor, Egipto)”. Saio hori ostegunean izango da, hilak 6, 19:00etan, Oiasso Museoan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta sarrera doakoa da, eserlekuak bete arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.