Bidasoa, Bartzelonari aurre egiteko prest
Igandean jokatuko dute bi taldeek Asobal Ligako norgehiagoka. Jacobo Cuetara entrenatzaileak hainbat adierazpen egin ditu atarikoan.
Bidasoa-Irun eskubaloi taldea Bartzelonara mugituko da asteburu honetan, Asobal Ligan hiriburuko taldearen aurka arituko baita. Igandean izango da norgehiagoka, arratsaldeko 16:15ean.
Partidaren atarian, Jacobo Cuetarak hainbat adierazpen egin ditu. Bere hitzetan, taldeak “ilusio eta gogo handienarekin” prestatzen ditu norgehiagoka guztiak. Asteartean Kolstad Handball taldea menderatu zuten irundarrek, Europako Ligako kanporaketaren lehen partidan. Bartzelonak ere bikain hasi du denboraldia, nagusitasunez aritu baita Asobal Ligan eta Txapeldunen Ligan. “Beti hitz egiten dugu Asobalen Bartzelona eta gainontzekoon artean dagoen desberdintasunaz, baina Europan aldea badagoela ere argi geratu da” adierazi du entrenatzaileak.
Bidasoa-Irun bigarren da Asobal Ligan, Granollers eta Cuencarekin berdinduta. Aurretik bakarrik Bartzelona du, beraz.