Martxan da Adinekoen Astea
Gaurtik hasita eta larunbatera bitartean, ekintza ugari antolatu dira hiriko adinekoen zentro eta lokaletan.
Gaurtik hasita eta larunbatera arte (hilak 27-urriak 1), Adinekoen Astea ospatuko da Irunen. Horretarako, jarduera mordoa antolatu dituzte hiriko adinekoen zentro eta lokaletan datozen egunetarako. Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko sailak antolatzen duen egitasmoa urriaren 1aren inguruan egiten da, egun horretan baita Adinekoen Nazioarteko Eguna.
Adinekoen Asteko egitarau osoa Irungo Udaleko webgunean aurki daiteke.