Slamaren lehen fasea amaitzear

A taldeko azken partida jokatuko da larunbatean. Barandika eta Lopez, Erkiaga eta Irastorzaren aurka arituko dira.

Hondarribia Grand Slam.

Larunbatean 18:00etan izango da lehen faseko azken partidaren hitzordua. Barandika eta Lopez, Erkiaga eta Irastorzaren aurka arituko dira. Biak ala biak finalerdietarako txartelaren jabe dira, baina A taldeko lidertza izango dute jokoan.

Lehia nagusiaren aurretik Basterra eta Zugaitz, Etcheverry eta Mandiolaren aurka arituko dira.

Partida ikusteko sarrerak  eventbriteren webgunean eskuratu daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.