Oztopo lasterketa egingo dute larunbatean

'Denontzat Race'-en lehenengo edizioa izango da. Denontzat Irun gimnasioak eta Denontzat Hernanik antolaturiko oztopo lasterketa da.

Asier Landart, Borja Olazabal eta Ismael Mateo gaur goizeko aurkezpenean.

Mugikortasunaren Europako Astean hainbat ekimen, jarduera eta egitasmo berritzaile antolatu dituzte hirian. Horietako bat da ‘Denontzat Race’ oztopo lasterketa. Denontzat Irun gimnasioak eta  Denontzat Hernanik elkarlanean antolaturiko oztopo lasterketa.

Gaur goizean aurkeztu dute lasterketa. Bertan izan dira Borja Olazabal, Kiroletako ordezkaria, eta Asier Landart eta Ismael Mateo Denontzat Irunen ordezkariak.

Oztopo lasterketa

Larunbatean 15:30ean abiatuko dira lasterkariak. Parte hartzaileek 3km-ko oztopo lasterketa burutu beharko dute. Irungo Udalean hasi eta Gain Gainean parketik igaro eta Kale Nagusia zeharkatuko dute.

Orotara 26 oztopo izango dituzte: hormak, enborrak, soka bertikalak eta rokodromoak sorteatu beharko dituzte.

Izen ematea

Helduek hiru kideko taldeak osatu beharko dituzte. Izen ematea hurrengo webgunean egin beharko da. Umeak, berriz, bakarka arituko dira eta izen ematea Irungo zein Hernaniko gimnasioetan egin beharko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.