Telegramen aldibereko itzulpenaz ikasteko ikastaroa
Batez ere elkarteei zuzendutako formakuntza da eta hiru saio eskainiko dituzte Palmera Montero gunean, doan.
Aldibereko itzulpena eskaintzen du Telegram aplikazioak eta elkarteak euskaraz maizago egitera animatzeko asmoz, trena hura erabiltzeko ikastaroa antolatu du udaleko Euskara arloak.
UEAMk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, erabiltzen du aplikazioa eta hortik otu zitzaien ideia. Miren Etxebeste Euskara ordezkaria azaldu du udalak badituela itzulpenerako baliabideak baina teknologia oso azkar dioala.
Bi egunetan eskainiko dituzte zenbait saio; lehena, irailaren 21ean, 18:30etik 19:30era; urriaren 6an, 14:30etik 15:30era edota 18:30etik 19:30era. Saio guztiak Palmera Montero gunean egingo dituzte eta Garikoitz Goikoetxea UEMAko teknikaria izango da bertan.
Formakuntza doakoa da eta aurrez izena eman beharra dago 943 31 00 34 zenbakira deituta edo mezu bat bidalita korreo honetara. Interesdunek Telegram aplikazioa instalatuta eraman beharko dute eta aurikularrak ezinbestekoak izango dira.