Zaisa Txingudi Errugbi taldearen teknikoen aurkezpena egin dute
18 urtez azpiko talde guztiek akordio bat lortu dute denboraldi honetarako eta Txingudi-Baztan izena edukiko dute.
Joan den astean Zaisa Txingudi Errugbi taldeko staff osoak, talde teknikoen eta akordioen berri eman zuen.
Txingudi/Baztan Menditarrak izena dute 18 urtez azpiko mailatik beherako talde guztiek, bi klubak elkarlanerako akordio bat egin baitute. Mariano Iribarren izango da hibridazio honen zuzendari teknikoa.
Eskolako taldeek, hots, 10 eta 12 urtez azpikoek, Gorka Eizagirre, Gari Mendizabal, Joseba Etxebeste eta Urtzi Berasategi izango dituzte entrenatzaile, 16 azpikoen neska-mutilen laguntzarekin, Iñigo Aizpurua zuzendari dela.
Hirukote batek zuzenduko du Gipuzkoako liga jokatuko duen 14 urtez azpiko taldea, Peiko Pardo, Koldo Alonso eta Mikel Sagarzazuk. Sagarzazu nafartarren 16 urtez azpiko taldean ere aritu da laguntzen.
Euskal ligetan jokatuko duten 16 eta 18 azpikoen taldeen arduradunak Bidasoko Carlos de la Fuente, Josean Bravo, Carlos Solanilla, Asier Gonzalez, Angel Serna eta Pachi Garciak, eta Baztango Peio San Millan izango dira.
Horrez gain, Garciak Zaisa Txingudi taldeko koordinazio teknikoa egiten jarraituko du, entrenatzaile lanekin batera. Bidasoa eta Baztango baturaren zuzendari teknikoa Mariano Iribarren izango da.
Hitzarmenetik at geratu dira zenbait talde, hala nola, gizonezko seniorra, touch eta emakumeen senior taldea sortzeko ekimena. Azken talde hauen arduradunak Asun Gamindez eta Maider Aizpurua izango dira. Aldiz, toucheko entrenatzaileak Aitor Petrikorena eta Iñaki Urrutxurtu izango dira. Gizonezko seniorraren buru Iñigo Camarero izango da beste denboraldi batez, Alejandro Lasa, Urko Genua eta Angel Serna hiru laurdenetako lerroarentzako laguntzaile izango dituela. Taldearen ordezkaria Patxi Artola izango da.