Bizilagunen bilera irekia, ostiralean
Hilabete falta da Amute-Kostako Jaiak ospatzeko. Beti bezala, antolaketa auzokide guztien artean egin nahi dute.
Hondarribiko Jaiak amaitu dira, baina dagoeneko hurrengo jaietan jarri dute fokua Amute-Kostako bizilagunek; urriaren 7, 8 eta 9an izango dira Amute-Kostako Jaiak.
Jaien antolaketa guztien artean egitearen garrantzia nabarmendu nahi izan du auzo elkarteak, era horretan soilik lortuko baita “guztion gustuko programa bat prestatzea”.
Beraz, ostiral honetan, bizilagun guztientzako bilera irekia deitu du Amute-Kosta Auzo Elkarteak, besteak beste, bizilagunen proposamenak jasotzeko eta behin behineko programaren zirriborroa egiteko.
Bilera, hilaren 16an 19:30ean izango da Amute-Kosta Auzo Elkartean.