Udal euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik da
Hilaren 23ra arte eman ahalko da izena datorren ikasturterako. Ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere.
Hondarribiko Udal Euskaltegian datorren ikasturterako izena emateko epea zabalik da, gaurtik, hilaren 23ra arte.
Ordutegia 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:30era da. Hori horrela ere, arduradunek ohartarazi dute ordutegi bereziak daudela behar dituenarentzat, eta astean bitan, hirutan edo lautan joan daitekeela klasera, baita modalitate intentsiboa hautatu ere.
Halaber, gogora ekarri dute hobariak eta bekak existitzen direla, eta langabezian daudenentzat doan dela matrikula egitea. Informazio gehiago nahi duenak 943 64 12 16 telefonora dei dezake, baita posta elektroniko bidez idatzi edo webgunea bisitatu ere.