[Argazki galeria] Haurrek ozen eragin diete danborrei

Gaur goizeko 11:15ean Mendelu auzotik abiatu dira haurren danborradan parte hartu duten gaztetxoak. Guraso eta hondarribiar ugari hurbildu dira haurrak txalotzera.

Irribarretsu eta ilusio handiarekin ekin diote bideari gaztetxoek.

Gaur goizeko 11:15ean Mendelu auzotik abiatu dira haurren danborradan parte hartu duten gaztetxoak. Irribarretsu eta ilusio handiarekin ekin diote bideari, eguzkiaren eta gurasoen babesean. Gurasoez gain hondarribiar ugari hurbildu dira haurrak txalotzera.

Amute-kosta auzoan lehen geldialdia egin eta berriz ekin diote bideari Hondarribiko Alde Zaharreruntz. Kale Nagusian, egin dute bigarren geldialdia. Bertan, alkatearen zein udaleko ordezkari guztien agurra jaso dute.

Ibilbide osoan zehar musika bandaren doinuei jarraiki ozen eragin diete danborrei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.