Jaietarako segurtasun dispositibo berezia ezarriko dute
Hondarribia Eremu Segurua kanpaina martxan jartzeaz gain, Udaltzaingoarekin koordinatutako dispositibo bat eta larrialdi telefonoak dituzten panelak ezarri dituzte.
Gaur goizean Juan Mari Altunak, udaleko Segurtasun Zinegotzia eta lehen alkateordea denak, Hondarribiko jaietan martxan jarriko diren dispositibo bereziak aurkeztu ditu.
Hondarribia Eremu Segurua kanpaina martxan jartzeaz gain, Udaltzaingoarekin koordinatutako dispositibo bat eta larrialdi telefonoak dituzten panelak ezarri dituzte.
Hondarribia Eremu Segurua
Hondarribia Eremu Segurua eraso sexisten aurrean jardutea, sexu-indarkeriaren agerpena prebenitzea eta pertsona guztientzako eremu seguruak sortzea helburu duen kanpaina da. Hondarribiko hainbat establezimendu, taberna, elkarte eta eragile atxikitu dira dagoeneko abuztuan abiarazi zuten kanpainara.
Zehazki urte osoan zehar martxan egongo den kanpaina da, baina jaiei begira neurri bereziak hartu nahi izan dituzte. Txosnetako arduradunekin prestakuntza jardunaldi bat gauzatu dute erasoaldirenbat gertatu ez gero, protokoloaren inguruko argibideak emateko.
Dispositibo koordinatua
Hondarribiko udalak, Udaltzaingoarekin, Ertzaintzarekin eta Larrialdi Zerbitzuekin dispositibo koordinatu bat sortu du. Honakoa, jende pilaketetan arreta berezia eskainiko duen dispositiboa izango da: ekitaldi jendetsuetan agenteak zein unitate uniformatuak (bai eta kalez jantziak ere) ezarriko dituzte dira.
Informazio panelak
Hiriko hainbat guneetan larrialdi telefonoak dituzten panelak ezarri dituzte. Hortaz gain, 112 SOS DEIAK aplikazioa mugikorrean instalatzeko aukera badagoela ere nabarmendu nahi izan du Altunak. Aplikazio honek lapurreta, istripu, osasun larrialdi edo erasoaldi baten aurrean abisua eman eta larrialdi zerbitzuak koordinatzeko erraztasuna ematen du.