Hondarribiko Sostengu Taldeak irailaren 6an zabalduko du txosna
Aurten ere, txosnetako irabaziak Etxerat elkartera bideratuko ditu.
Irailaren 6an Hondarribiko Sostengu Taldea izango da Bentan ezarriko dituzten txosna baten jabe. Aurten ere, irabaziak Etxerat elkartera bideratuko dituzte.
Arratsaldeko 19:00etan zabalduko dute txosna. Ohi bezala, Euskal Preso Politiko eta Iheslarien aldeko brindisarekin ekingo diote jardunari. Taldetik herritarrak bertaratzera animatu nahi izan dituzte.