Euskaltegian izena emateko epea laster zabalduko dute
Herritarrek 12 eguneko epea izango dute Udal Euskaltegiko ikastaroetan izena emateko. Maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte.
Hemendik astebetera zabalduko da Hondarribiko Udal Euskaltegian izena emateko epea. Herritarrek 12 eguneko epea izango dute (Hilaren 12tik 23ra) ikastaroetan izena emateko.
Urtero bezala, maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte. Langabezian daudenenentzako ikastaroak doakoak izango dira eta hortaz gain, hobariak eta bekak ere eskainiko dira.
Ordutegia honakoa izango da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Informazio gehiago, 943641216 telefonoan, helbide elektronikoan edo Udal Euskaltegiaren webgunean.