Erkiaga eta Irastorzak asko sufritutako garaipena eskuratu zuten
Arbek eta Lekuek A taldeko lehen partida galdu ondoren, garaipena behar beharrezkoa zuten txapelketan bizirik jarraitu nahi bazuten.
Lehia zirraragarria izan zen larunbatean. Sufrimendu askoren ondoren, Erkiaga eta Irastorza 2-1 gailendu ziren Jostaldi pilotalekuan.
Arbek eta Lekuek A taldeko lehen partida galdu ondoren, garaipena behar beharrezkoa zuten txapelketan bizirik jarraitu nahi bazuten. Hori dela-eta indartsu hasi eta amaiera arte ez zuten amorerik eman.
Ahaleginak egin arren, bigarren partida hau ere galdu egin zutenez Grand Slametik kanporatuak izan dira.
Azken jardunaldian Barrandika eta Lopez izango dituzte aurkari Erkiagak eta Irastorzak, biak ala biak finalerdietarako txartela ia poltsikoan dutelarik.
Ligaxkako partiden aurretik gazteen arteko partidan, Goitia eta Atain izan dira irabazleak, Basterra eta Zugaitz 11 puntuko aldearekin garaituz (25-14).
Aste honetan, Hondarribiko jaiak direla eta ez da partidarik izango. Ligaxka hilaren 17an bueltatuko da Beaskoetxea-Lekerika eta Olharan-Etchetoren arteko partidarekin.