'Jaietan ere itxeki euskarari'
Blagan elkarteak martxan jarri du jaietan ere euskararen erabilera ahalik eta gehien sustatzeko ekimena.
Blagan Euskara elkarteak urte osoan zehar euskara sustatzeaz gain, Hondarribiko jaietan ere euskararen erabilera ahalik eta gehien sustatzeko ekimena martxan jarri du: ‘Itxeki euskarari’.
Elkarteak herrian zehar hainbat pankarta ezarri ditu hainbat egoera ezberdinetan euskarari ‘itxekitzeko’. ‘Jaietan ere itxeki euskarari!’, ‘Parrandan ere itxeki euskarari!’ edo ‘Alardean ere itxeki euskarari!’ dira besteak beste elkarteak zabaldutako mezuak.