1.500 bazkide baino gehiago lortu ditu Bidasoak
Europako txapelketak Artalekun egin ahal izateko gutxieneko bazkide kopurutik gertu dago kluba.
C.D Bidasoak 1.500 bazkideren langa gainditu du, eta hortaz, txapelketa desberdinetako neurketak jasotzeko onar dezakeen mugatik gertuago dago.
Aurten, Europako txapelketa aste egunetan jokatuko da, eta horrek malgutasun handiagoa ematen dio Irungo klubari ikusle kopuruari buruzko EHFren eskakizunak bete ahal izateko. Gainera, bazkideen kantitatearen muga 1.943 eserlekutako edukiera osoaren 1.600 inguru izateraino zabaltzea ahalbidetzen du.
Pandemia garaian bazkide kopurua murriztu beharrean, mantendu egin zuen Bidasoak. Horrez gain, joan den udan kuotak bi denboraldiz mantentzeko konpromisoa hartu zuen zuzendaritza batzordeak. Hori horrela, helduentzako txartelak – 26 eta 64 urte bitartekoentzat– ASOBAL Ligako 15 partidetarako eskubidea ematen du, eta 140 euroko erreferentzia prezioa du: Errege Koparen kanporaketaren bat berriz Artalekun jokatzen bada, doakoa izango da aurreko bi denboraldi horietan bazkide izan direnentzat.
Gainerako kategorietan 65 urtetik gorakoek eta Juniorrek – 19 eta 25 urteen artekoak– 95 euro ordainduko dituzte; langabezian daudenek eta gazteek – 15 eta 18 urte bitartekoak– 80 euro; haurren txartelak 20 euro balio ditu, eta senideena – bi heldu eta 14 urtetik beherako bi– 220 eurokoa.
Alta emateko mezu bat bidal daiteke korreo honetara, nahiz eta gomendagarriena aurrez aurreko eskaera egitea dela adierazi duen klubak, “eserleku egokiena aukeratu ahal izateko”. Artalekuko bulegoaren ordutegia, astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era izango da.
Bestalde, eserlekua utzi nahi dutenek horretarako aukera badute jada. Bazkideak eserlekua hurko bati pasa nahi badio, abonamenduaren kategoria berekoa izan beharko du.
Horrez gain, aurreko denboraldiko azken partidetan digitalizazio prozesua osatu zen, eta eserlekua ezagun bati edo klubari modu digitalean ematea ahalbidetzen zuen. Sistema hori bateragarria da txartel fisikoa eskuratzearekin.
Aukera hori izateko 65 urtetik gorakoen kategoriakoei lehentasuna ematen zaio. Adin tarte horretatik kanpo txartel fisikoa lortu nahi duenak Artalekuko bulegoan ere eskatu ahal izango du. Ordutegia honakoa izango da aste honetan: 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:30era. Asteartea, jaieguna izan arren, bulegoa goizez irekita egongo da: 10:30etatik 13:00etara.