Hiru ikastaro dira eta urritik abendura bitarte egingo dira. Horietako bat Donostian, bestea Irunen eta hirugarrena online eskainiko dira.
Maria Jose Noain Maura historialariak, hots, Los Viajes de Aspasiak, historia, artea eta arkeologia hizpide dituen hiru ikastaroren berri eman du. Udazkenean eskainiko dira eta modu didaktiko eta entretenigarriak jorratzeko lana egin dutela adierazi du historialariak, “zorroztasun historikoa galdu gabe”.
Bi ikastaro presentzialak izango dira, Donostian eta Irunen; hirugarrena online eskainiko da.
Grandes descubrimientos de la arqueologia ikastaroa urriaren 3tik aurrera eskainiko du Donostiako COGITI eskolan eta 60 euro balio du.
Urriaren 4ean hasiko da
Las mujeres en la historia del arte kurtsoa El Pilar ikastetxean. Prezioa 60 eurokoa da ere. Online eskainiko duena
Mitologia, arte y arqueologia izango da eta irailaren 28an abiatuko du, eta zuzenekoan egon ezin dutenek ondoren ikusi ahal izango dute saioa. Matrikula 55 eurokoa da kasu honetan.
Matrikulatzeko epea gaur ireki da eta plaza mugatuak dira presentzialak direnetan.
Izen emateko formulario bat bete beharko da, eta interesdunak konfirmazio korreo bat jaso behar luke, baita ordainketa egiteko bideen azalpena ere.