Unai Emeryk Hondarribiko urrezko intsignia jasoko du
Intsignia emateko ekitaldiak ez du data finkorik oraingoz. Udalak aurrerago jakinaraziko du adostutako eguna.
Gaur goizean egin den bilkuran Unai Emeryri hiriko urrezko intsignia ematea erabaki dute. Alkateak azaldu duenez, Emerik “kontuan hartzeko ibilbidea” egin du; futbol jokalaria lehenik, entrenatzaile gisa ondoren.
Besteak beste, Valentzian, Moskun (Spartak), Sevillan, Parisen (Paris Sain-Germain), Londresen (Arsenal) eta Villarrealen ibilitakoa da. Ibilbide horri urteetan zehar bildutako tituluak gehitu behar zaizkio, Europa Leagueko titulua 2013-2014, Frantziako Liga 2018an edo Frantziako Ligaren Kopa 2017 eta 2018an.
Kirol lorpenez gain, “giza-balio oso aberatsak” eta Hondarribiarekiko duen “atxikimendu estua” erakutsi izanagatik aukeratu dute.
Urtero irailaren 7an egiten den ekitaldia da, baina aurten, Emeryren konpromisoak medio (hiru neurketa ofizial ditu) ekitaldiak ez du data finkorik oraingoz. Udalak aurrerago jakinaraziko du adostutako eguna.