Muara Kultur Elkarteak ateak zabalduko ditu
Biharko egunez bazkideentzako pintxo poteoa egingo dute, ostiralean, berriz, irekiera ofiziala.
Hamarkada baten ondoren Muara Kultur Elkarteak ateak zabalduko ditu berriro ere. Pasai San Pedroko Antxeta Elkartearen tabernaren jabeak hartuko du Muara “berpizteko” erronka.
Biharko egunez bazkideentzako pintxo poteoa egingo dute, 19:30etatik aurrera. Ostiralean, berriz, irekiera ofiziala izango da. 20:00etan herritar guztientzako irekia egongo den inaugurazio ekitaldia antolatu dute. Dj Anderground eta DJ Ho Txo Minhek girotuko dute festa.
Ostegunetik aurrera, jaiak bukatu arte egunero, arratsaldez, zabalik egongo da. Jaiak amaitzerakoak ostiral, larunbat eta igandeetan soilik egongo da zabalik. Afariak enkarguz emango dituzte.